Aurkezpena

Biotalde Elikagaien Industrian eta Ingurumen arloan lanean dihardu. Bereziki, autokontrolerako programak garatzen ditu, APPCC/HACCP sisteman oinarrituak (Arriskuen Analisia eta Kontrol-Puntu Kritikoak) baita elikagaien, uren eta giroen kontrol mikrobiologikoa ere. Ingurumenaren arloan, airearen, giroen eta uren kalitatearen diagnosian laguntza analitikoa ematea dugu xede. Aurrez ezarritako programa edota tratamenduen eraginkortasuna eta efizientzia ere neurtzen ditugu.

Badugu talde profesional, diziplina anitzeko, esperientzia luzearekin eta antolaketarekin, ondo egindako lanarekin, hobekuntza jarraituarekin eta bezeroen eta ingurunearen behar gaurko eta etorkizunekoetara moldatzeko ahalmenarekin konpromisoa hartutakoa.

Biotalde berrikuntzaren alde egiten du eta mikrobio-diagnosian dauden azken teknikak eskaini nahi dizkie bere bezeroei. Horretarako, Zentro Teknologioekin eta arloko Enpresekin lankidetzan hainbat I+G+B proiektutan hartzen du parte, guztiek mikroorganismoen diagnosiari lotuak bai elikagaigintzan bai ingurumen-arloan.

GAIKER-IK4-a Fundazioko eta BASQUE BIOKLUSTERko gorputz-adar elkartuak gara.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren PREMIE etengabeko hobekuntza-programa aplikatu da gure enpresan.

Biotalde AELI erakundean dago sartuta (Asociación Española de Laboratorios Independientes) eta AESAN - AECOSAN nodoaren (Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición) kidea da.