Elikagaien segurtasuna

Gero eta usuago, elikagaien kalitatearen irudiak segurtasun higieniko-sanitarioa bermatzen du, eta arlo honetan diharduten enpresen artean lehiatzeko faktorea ere bada. Arriskuaren kudeaketa-sistema onak elikagai bat fabrikatzeko etapa guztien kontrol zorrotza bermatzen du – Autokontrolerako prebentzio-Programa – eta funtsezko arlo guztiak biltzen ditu.

Honek guztiak Autokontrolerako programak ezartzea dakar, APPCC/HACCP sisteman oinarrituak (Arriskuen analisia eta Kontrol-Puntu Kritikoak).

Zentzu honetan egiten ditugun jardueren artean, hurrengoak nabarmentzen ditugu.

  • Kalitatea kontrolatzeko sistemak: APPCC/HACCP
  • Ostalaritzako Plan Generikoaren Ezarpena
  • Enpresetara eta elikadura-establezimenduetara Osasun-Erregistroan izena emateko kudeaketa
  • Lehengai, bitarteko produktu eta azken produktuen analisia
  • Balio-bizitzari buruzko ikerlanak: elikagaien iraungitzea zehaztea
  • Ontzikiratzeari buruzko ikerlanak eraldatutako atmosferetan
  • Etiketatzea Espainian eta EEn (alergenoak, genetikoki eraldatutako organismoak, …)
  • Gehigarri motak eta ekoizte-prozesuan behar diren dosiak gomendatzea
  • Lehengai, bitarteko produktu eta azken produktuei aplikatu beharreko legeria
  • Instalazioen egitura-baldintzak, indarrean dagoen arautegiaren araberakoak
  • Ekoizte-prozesu desberdinetako balidatze proba ezarpena