Antolaketatik hasi, eta bezeroekiko harremanetaraino, zerbizuetatik igarota, Kalitatearen Kudeaketa barne biltzen du Biotaldek.

Iso 9001 Legionela

ISO 9001 ZIURTAGIRIA

Kalitatezko zerbitzua eskaintzea gure ardura nagusietako bat denez, Biotalden egiten den lana ISO 9001:2015 ziurtagiriaren araberako Kalitatea Kudeatzeko Sistema batean oinarrituta dago, honako irismenarekin:

  • Lagin-bilketa eta honakoen kontrol analitikoa:
    • Elikagaiak eta edariak
    • Urak
    • Gainazalak eta Giroak
  • Legionelosiaren kontrol prebentiboa
  • Esterilizazioaren kontrol biologikoa
  • Autokontrolerako planen eta APPCC sistemen lanketa eta jarraipena
  • Elikagaien eta ingurumenaren segurtasunaren arloan arriskua kudeatzeko sistemen auditoretza-zerbitzua
  • Elikadurako eta Ingurugiroko higiene eta segurtasunean prestakuntza-ikastaroak
Acreditación ENAC

ISO 17025 AKREDITAZIOA

Erakunde independente batek –esate baterako, ENAC– gure konpetentzia teknikoari egindako aitorpena da akreditazioa. Biotalden, laborategiak modu lehiakorrean funtzionatzen duela eta baliozko emaitzak sortzeko gaitasuna daukala frogatzen duten sistemak erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu. Horri esker frogatzen ditu Biotaldek bere lehiakortasuna, inpartzialtasuna eta operazio koherentea.

Programa Premie

Premie

Gure enpresari kudeaketa hobetzeko PREMIE programa aplikatzen zaio, enpresa txiki eta ertainetara egokituta. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren programa bat da, EFQM bikaintasun eredu europarrean oinarrituta.

*Bezeroek eskura dute Biotalderen Kudeaketa Sistemaren Politika

ZIURTAGIRIAK

Kalitateko eta ingurugiroko ziurtagiriak