Elikagaiak

Gaur egun, Elikagaien Industriek euren helburu nagusien artean jarri behar dute elikagai SEGURU eta KALITATEZKOEN ekoizpena.

Elikagaien analisi mikrobiologikoa tresna garrantzitsu eta erabilgarria da ekoiztutako elikagaiak osasun- eta higiene-ikuspegitik arriskurik gabeak direla egiaztatzeko. Analisi horrek, gainera, ezagutza sor dezake, eta produktua edota prozesua hobetzeko ezinbesteko laguntza izan daiteke.

Besteak beste, honako profil analitikoak eskaintzen dizkizuegu:

  • Indarrean diren lege eta araudiak betetzea
  • Prozesuaren kontrola: kutsadura adierazten duten parametro mikrobiologikoak
  • Elikagaien segurtasuna: patogenoen determinazioa
  • Loteen kontrola
  • Challenge test – Bizitza erabilgarria
  • Alergenoak
  • Nutrizio-balioa
  • Elikaduran erabiltzeko ontzien adostasun-aitorpena
  • Kontserben egonkortasun komertziala
  • Elikagaien kutsatzaileak